Aiaraldeko Kuadrillak arroz bilketa solidarioko kanpaina bultzatu du Zaporeak proiektuaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko urtarrilaren 16a

Ekimenak otsailaren 4tik 7ra bitartean egingo dira eskualdeko udalerrietan. Helburua Zaporeak elkartearen lana babestea da; Grezian dauden errefuxiatuei janari duina eskaintzen die.

Aiaraldeko Kuadrillak beste urte batez bat egin du errefuxiatuekiko elkartasunarekin, Arroz Bilketa Kanpainaren bidez. Ekimen hori otsailaren 4tik (asteartea) 7ra (larunbata) bitartean garatuko da Laudio/Llodio, Amurrio, Aiara/Ayala, Artziniega eta Okondo udalerrietan, Zaporeak elkartearekin lankidetzan.

Zaporeak irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta elkartasuna eta gastronomia uztartzen ditu Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzeko, bereziki Greziako errefuxiatu-esparruetan, Lesbosen kasu, harrapatuta geratzen direnei. Proiektua 2012an sortu zen, Intxaurrondoko Talde Gastronomikoak bultzatuta, Siriako gerrak eragindako krisi humanitarioari erantzuteko.

Gaur egun, Zaporeak elkarteak elikagaiak prestatzen eta banatzen jarraitzen du modu erregularrean errefuxiatu-esparruetan, boluntarioen, elkarteen eta erakunde solidarioen arteko lan koordinatuari esker. Orain arte, 900 boluntariotik gora aritu dira proiektuan euren denbora eta ezagutzak eskainiz, bai Euskadin bai tokian bertan; horrez gain, errefuxiatuek ere modu aktiboan parte hartzen dute sukaldaritza-, banaketa- eta komunikazio-lanetan.

“Aiaraldeko Kuadrillatik herritarrei dei egin nahi diegu ekimen solidario honetan parte hartzera; izan ere, oso gutxirekin pertsona askori lagundu daiteke, eta beren etxeetatik ihes egitera behartuta egon direnek duintasunez elikagaiak jasotzea ahalbidetu”, adierazi du Kuadrillako presidente Iñigo Pinedok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide