Aiaraldeak turismo jasangarriaren aldeko apustua aurkeztu du Fiturren, Aiaraldea Trekking abian jarriz eta Helmuga Turistiko Adimenduna (HTA) bereizgarria jasoz

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Kuadrilla 2026ko urtarrilaren 23a

Aiaraldeko kuadrillak eskutik eskura eskualdea ezagutzeko ibilbide sare seinaleztatua eta digitalizatua aurkeztu du Fiturren. Lurraldeak Helmuga Turistiko Adimenduna (HTA) bereizgarria jaso du, berrikuntza, jasangarritasuna eta turismo-gobernantzan duen konpromisoa aitortuz.

Aiaraldeko kuadrillak Fiturren aurkeztu du Aiaraldea Trekking proiektua, turismo aktiboko eskaintza berria, eskualdea batzen duen ibilbide desberdinen bitartez, eskualdeko ondare naturala, kultural eta paisajistikoa balioan jartzeko diseinatua. Aurkezpen hau mugarri garrantzitsu batekin bat egiten du lurraldearen turismo- etorkizunerako: Helmuga Turistiko Adimenduna (HTA) bereizgarria jasotzea, Aiaraldeak planifikazio, berrikuntza eta jasangarritasun arloan egindako lana aitortzen duena.

Aiaraldea Trekking ibilbide-sareak eskaintza egituratzen du, bost ibilbide seinaleztatuz: bat hirigunean eta lau ingurune naturaletan. Ibilbide bakoitzak eskualdeko bost udalerrietako bat zeharkatzen du: Laudio/Llodio, Amurrio, Aiara/Ayala, Artziniega eta Okondo. Guztira, ibilbideek 45 kilometro baino gehiago eta 1.625 metroko desnibel metatua eskaintzen dituzte, zailtasun-maila desberdinetako eta bisitari-profil ezberdinetarako aukerak emanez.

Proiektua nabarmendu egiten da seinaleztatze homogeneo eta kalitate handikoagatik, 160 elementu baino gehiago instalatzeagatik eta lehendik zegoen seinaleztatzea berreskuratzearren, baita erabiltzaileen esperientzia hobetzen duten tresna digitalak sartzeagatik ere. QR kode interaktiboen bidez, ibilbideek informazio praktikoa eta interpretazio-edukiak eskaintzen dituzte, Aiaraldea modu eskuragarriago, antolatuago eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoan ezagutzeko aukera emanez. Aiaraldea Trekking egonaldiko ikuspegi argi batekin jaio da, turismo aktibo jasangarriaren eredura egokitua.

Helmuga Turistiko Adimenduna

Aiaraldea Trekking-en aurkezpena turismo-eraldaketa zabalago baten testuinguruan kokatzen da, Helmuga Turistiko Adimenduna bereizgarria jasotzearen bidez, SEGITTUR-ek bultzatutako eta Espainiako Turismo Estatu Idazkaritzak sustatutako proiektu pioneroaren barruan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan Basquetour-ek gidatua.

2024-2025eko programaren edizioan, Aiaraldea hautatu zuten Euskadiko bost helmugaetako bat bezala HTA metodologia ezartzeko. Eskualdea proiektuan sartu zen 2024ko urrian eta, analisi eta lan teknikoaren prozesu baten ondoren, Diagnostiko Txostena eta Ekintza Plana jaso ditu, Aiaraldearen HTA bihurtzeko 2025eko amaierara arteko ibilbidea markatzen dutenak. Ibilbide honen aitorpen gisa, Aiaraldeak Helmuga Turistiko Adimenduna bereizgarria jaso du.

“Aiaraldea Trekking-en aurkezpena eta Helmuga Turistiko Adimenduna bereizgarria Fiturren jasotzea gure eskualdearen nortasunarekin bat datorren turismo jasangarri, antolatu eta iraunkorreko eredua eraikitzeko garatzen ari garen lan kolektiboa islatzen du. Aiaraldeak ingurune naturala, ondarea eta pertsonak balioan jartzen dituen turismoa sustatzen du, baita berrikuntza eta planifikazioa etorkizuneko erronkak aurreikusteko ardatz gisa sartuz” adierazi du Aiaraldeako kuadrillako lehendakari Iñigo Pinedok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide