Aiaraldeko Kuadrillak etxeko konpostajeari buruzko ikastaro praktiko berria antolatu du Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko otsailaren 5a

Otsailaren 26an izango da prestakuntza Kultur Etxean, eta familiei etxean hondakin organikoak konpostatzen hasteko aukera emango die.

Aiaraldeko Kuadrillak, Okondoko Udalarekin elkarlanean, etxeko konpostajeari buruzko ikastaro praktiko berri bat antolatu du, otsailaren 26an, ostegunean, 18:00etan, Okondoko Kultur Etxean egingo dena.

Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango duen prestakuntza praktiko hau, etxean sortzen diren hondakin organikoak modu jasangarrian kudeatzen ikasi nahi duten familiei zuzenduta dago. Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek etxean konpostatzen hasteko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, modu erraz eta eraginkorrean.

Parte-hartzaile bakoitzak konpostagailu bat eta aireztatzaile bat jasoko ditu, eta, horrez gain, Aiaraldeko konpostatzen duten familien sarearen parte izatera pasatuko da. Ekimen honek hondakinen murrizketa eta kalitate handiko ongarri naturala etxean bertan sortzea sustatzen du.

Ikastaroa Aiaraldeko familien konpostaje-sarearen baitan antolatu da, eta Arabako Foru Aldundiaren finantzaketa du. Gaur egun, gutxi gorabehera 300 familia dira Kuadrillak antolatutako prestakuntzetan parte hartu dutenak; familia horiek etxean bertan konpostatzen dituzte hondakin organikoak, ingurumenaren zaintzan aktiboki lagunduz.

Aiaraldeko Kuadrillak aurreikusten du datozen hilabeteetan sare hori zabaltzen jarraitzea, konpostaje domestikoari buruzko prestakuntza-ikastaro berriak antolatuz eta konpostaje komunitarioko gune berriak ezarriz.

Ikastaroan parte hartu nahi duten pertsonek otsailaren 25a baino lehen eman beharko dute izena, ingurumena2@aiaraldea.org helbide elektronikora idatziz edo 679 791 933 telefono zenbakira deituz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide