Aiaraldeak berriz ere erakutsi du errefuxiatuekiko duen konpromiso solidarioa, elikagai bilketa kanpaina berri baten bidez.
Otsailaren 4tik 7ra bitartean, guztira 1.102 kilo arroz bildu dira, eta horri esker 8.000 anoa baino gehiago prestatu eta banatu ahal izango dira Lesbos uharteko (Grezia) errefuxiatuen kanpamenduan.
Zaporeak-ek bultzatutako ekimenaren helburua bertan garatzen den lan humanitarioari laguntzea izan da, ahultasun bereziko egoeran dauden pertsonei oinarrizko elikadura bermatuz.
“Izugarri eskertu nahi dugu auzokideen inplikazioa, baita kanpaina hau posible egin duten Kuadrillako udal eta pertsona guztien lana ere. Kuadrillatik halako ekimenak babesten jarraituko dugu, irmoki sinesten dugulako lankidetzan eta erantzukizun partekatuan gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko”, adierazi du Iñigo Pinedok, Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide