Aiaraldeko Kuadrillak emakumeentzako ibilaldi nordiko talde bat antolatuko du martxoaren 6, 13, 20 eta 27an

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko otsailaren 24a

Ekimena Izaskun Bengoa Pérezek gidatuko du, 2024ko Espainiako ibilaldi nordikoko txapelduna eta kirol femeninoaren erreferentea.

Aiaraldeko Kuadrillak martxoan zehar ekimen berri bat jarriko du abian, kirol femeninoaren sustapena bultzatzeko eta eskualdeko emakumeen autonomia eta independentzia indartzeko, ibilaldi nordiko talde bat sortuz.

Proiektu honetan Izaskun Bengoa Pérez izango da entrenatzailea, 2024ko Espainiako ibilaldi nordikoko txapelduna, kirol femeninoaren erreferentea eta konstancia, ahalegina eta lidergoaren adibide.

Jarduera martxoaren 6, 13, 20 eta 27ko ostiraletan garatuko da, 16:00etatik 17:30era bitartean, eta lehenengo saioa Respaldizan egingo da. Ez da material teknikorik behar izango, izan ere, entrenatzaileak bera emango du praktikarako behar den guztia.

Berdintasun zerbitzuak azpimarratzen du proiektuaren helburua kirol jarduera fisikotik harago doala: “Espazio segurua sortu nahi dugu, emakumeek elkarrekin sareak ehun ditzaten. Kirola tresna indartsua da ahalduntzeko, hau da, emakumeen autonomia eta independentzia pertsonala indartzeko.”

Bestalde, arloaren arduraduna den Laura Fernándezek nabarmendu du: “Ibilaldi nordikoa diziplina irisgarria eta maila fisiko desberdinetara egokitzeko modukoa da, horrek emakume adin eta esperientzia desberdinetakoen parte-hartzea errazten du. Horregatik, lau saio hauek oinarriak ezarri nahi dituzte martxoa amaitutakoan parte-hartzaileek beraiek antola daitezen eta praktikatzen jarraitu dezaten autonomiaz, taldetxoetan edo modu kolektiboan.”

Ekimena emakumeen taldea finkatzea du helburu, kirola praktikatzeaz gain, komunitatea eta elkarrekiko babesa sortuz, eskualdeko parte-hartze soziala eta ongizatea indartuz. Hori dela eta, Aiaraldeko Kuadrillak interesa duten emakume guztiak animatzen ditu osasuna, berdintasuna eta komunitatea uztartzen dituen proposamen honetan parte hartzera.

Izena emateko beharrezkoa da email bat bidaltzea helbide honetara: Berdintasuna@aiaraldea.org

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide