Aiaraldeko Kuadrillak Aztertu programarekin elkarlanean astebeteko ingurumen jarduera doakoak eskainiko ditu eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko apirilaren 14a

Ingurumen hezkuntza landuko dute./ Aztertu programa

Apirilaren 18tik 26ra, Herriz Herri kanpainak ingurumen hezkuntza Laudio, Aiara, Artziniega eta Okondora eramango du. Eusko Jaurlaritzaren programak adin guztietarako proposamenak eskainiko ditu Aiaraldeko Kuadrillarekin elkarlanean.

Eusko Jaurlaritzako herritarren ingurumen hezkuntzarako Zerbitzuko Aztertu programak Aiaraldera iritsiko da Aiaraldeko Kuadrillarekin elkarlanean, proposamen berezi batekin: Herriz Herri jarduera-aste bat, ingurumen hezkuntza udalerrietara modu hurbil, praktiko eta parte-hartzailean eramateko.

Lau udalerri, lau egun desberdin eta lau jarduera doako izango dira, familiei, gazteei eta haurrei zuzenduta, Aiaraldeko Kuadrillarekin elkarlanean antolatuta.

Jarduera-egutegia apirilaren 18an hasiko da Laudion, informazio puntu batekin, Aztertu programak ibaiak, itsasbazterra, natura-inguruneak eta hiri-parkeak esploratzeko eskaintzen dituen material eta baliabideak ezagutzeko. Gunea 10:00etatik 14:00etara Herriko plazan egongo da.

Hurrengo egunean, apirilaren 19an Luiaondon, Nerbioi ibaiaren inguruan familia-jarduera bat egingo da, familian gozatzeko eta ibai-ekosistema ezagutzeko aukera emango duena. Jarduera 11:00etatik 13:00etara izango da.

Apirilaren 24an Artziniegan, gazteentzako gymkhana bat egingo da Gaztelekuan, gazteei bereziki zuzendutako proposamen dinamiko eta parte-hartzailea. 18:00etatik 19:00etara izango da.

Herriz Herri astea ixteko, apirilaren 26an Okondon, txikienek Erreka Mari txotxongilo ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, ingurumen hezkuntza eta dibertsioa uztartzen dituen emanaldia. Jarduera 12:00etan Kultura Etxean egingo da.

Jarduera guztiak doakoak dira, eta ibaietako familia-jarduerak zein gazteentzako gymkhana aldez aurretik izena ematea behar dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide