Aiaraldeko Kuadrillak 2026an emakume kirolarien eta emakumezko taldeen babeserako dirulaguntzak onartu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko apirilaren 15a

Laguntzen helburua emakumeen parte-hartzea lehiaketa ofizialetan sustatzea da. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 14an irekiko da eta hilabetez egongo da
zabalik.

Aiaraldeko Kuadrillak 2026rako emakume kirolarien eta emakumezko taldeen babeserako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu ditu. Dirulaguntza hauen xedea da 2026. urtean zehar egingo diren emakumezkoen kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten banakako eta/edo taldeko subjektuen babesa sustatzea, baldin eta haien egoitza fiskala eta/edo soziala Aiaraldeko Kuadrillako udalerrietako batean badago: Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo eta Artziniega.

Deialdi honen helburua emakumeen kirol-partaidetza babestea, ikusaraztea eta sustatzea da, oraindik ere emakumeen kirol-jardunean arrakala nabarmena dagoen testuinguru batean.

“Laguntza-programa hau Aiaraldeko Kuadrillak kirolean berdintasunarekiko duen konpromisoaren erakusgarri argia da. Neurriak sustatzen jarraitu nahi dugu, emakumezko kirolariek eta emakumezko taldeek baldintza bidezkoagoetan eta aukera handiagoekin garatu ahal izan dezaten”, adierazi du Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak, Iñigo Pinedok.

Dirulaguntza hauek emakumezkoen kategoriako kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridikoek eskuratu ahal izango dituzte. Banakako kirolarien kasuan, federatuta egon beharko dute eta Kuadrillako udalerrietako batean erroldatuta egon; kirol-erakundeen kasuan, berriz, gutxienez emakumezko talde bat aktiboan izan beharko dute, hala nola deialdian ezarritako baldintzak bete.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, 2026ko apirilaren 14tik aurrera, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Aldaketa Sozial, Berdintasun eta Kultura Batzordeko presidenteak, Laura Fernández Fernándezek nabarmendu du “diru-laguntza hauek Aiaraldeko emakumezko kirol-sarea indartzea eta emakumeen ikusgarritasuna kirolean benetan bultzatzea dutela helburu.

Kuadrillatik hazkunde horri lagundu nahi diogu, klubentzat eta kirolarientzat tresna erabilgarri eta eskuragarrien bidez”.

Halaber, Aiaraldeko berdintasun zerbitzua prest egongo da interesdun guztiei eskaera-prozesuan laguntza eta aholkularitza eskaintzeko, berdintasuna@aiaraldea.org helbide elektronikoaren eta 686 587 889 telefono zenbakiaren bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide