Aiaraldeko Kuadrillak I. Aiaraldea Zikloturista sustatu du, datorren maiatzaren 31n eskualde mailako txirrindularitza hitzordu handi bat izango dena

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko maiatzaren 4a

Lehen edizio honek Artziniegan bilduko ditu txirrindularitzazaleak, Aiaraldeko txirrindularitza klubekin batera antolatutako martxa ez-lehiakor batean. Izen-emateak zabalik daude jada Aiaraldeko Kuadrillaren webgunearen bidez, federatuek 25 euroko prezioarekin eta federatu gabekoek 30 eurokoarekin.

Aiaraldeko Kuadrillak, eskualdeko txirrindularitza klubekin lankidetzan, I. Aiaraldea Zikloturista antolatu du, txirrindularitza sustatzeko, bizimodu osasungarriak bultzatzeko eta Aiaraldeko lurraldea kirolaren bidez balioan jartzeko helburuarekin sortu den kirol hitzordu berria. Ekimenak, gainera, urtero eskualdeko kirol egutegian hitzordu finko gisa sendotzeko bokazioa du.

Martxa 2026ko maiatzaren 31n egingo da, irteera eta helmuga Artziniegan izango direlarik, bereziki esanguratsua den urtean, Artziniegako Txirrindulari Elkartearen 25. urteurrenarekin bat egiten baitu. Irteera ofiziala 9:00etan izango da, eta parte-hartzaileek aurretik sinadura kontrola egin beharko dute Artziniegako frontoian, parte-hartzea baieztatu eta akreditazioa jasotzeko.

I. Aiaraldea Zikloturista ibilbide ez-lehiakorreko martxa zikloturista gisa diseinatuta dago, trafikoari irekia eta ibilbideaz zein inguruneaz gozatzeko pentsatua, kirol eta elkartasun giroan. Ibilbideak Aiaraldea osatzen duten bost udalerriak zeharkatuko ditu, parte-hartzaileei aukera emanez eskualdearen aberastasun paisajistikoa ezagutzeko eta gozatzeko, bere natura paisaiekin, haranekin eta landa-ingurune ederrekin. Ibilbidean zehar bi hornidura puntu egongo dira, eta beste bat helmugan. Kasku homologatua erabiltzea derrigorrezkoa izango da proba osoan zehar. 

Izen-emateak zabalik daude jada, eta Aiaraldeko Kuadrillaren webgune ofizialaren bidez formaliza daitezke, esteka honetan: https://www.aiaraldea.org/aiaraldea-zikloturista/. Izen-ematearen prezioa 25 eurokoa da federatuentzat eta 30 eurokoa federatu gabekoentzat.

Ibilbideari, araudiari, parte-hartze baldintzei eta antolaketa alderdiei buruzko informazio xehatua Aiaraldeko Kuadrillaren webgunean dago eskuragarri.

“I. Aiaraldea Zikloturista kirol proba bat baino askoz gehiago da; Kuadrillaren, txirrindularitza kluben eta eskualde osoaren arteko elkarlanaren erakusgarri da, parte-hartzea, bizimodu osasungarria eta Aiaraldearen proiekzioa sustatuko dituzten ekimenak bultzatzeko. Txirrindularitzazale guztiak gonbidatu nahi ditugu gurea bezalako ingurune paregabe batean egun berezi batez gozatzera”, adierazi du Iñigo Pinedok, Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak.

Kirolaren, eskualdeko lankidetzaren eta lurraldearen sustapenaren aldeko apustua

Ekimen honekin, Aiaraldeko Kuadrillak eskualdearen dinamizazioarekiko konpromisoa indartzen du, kirola, tokiko elkarteen arteko lankidetza eta eskualdeko udalerrien sustapena uztartzen dituzten jardueren bidez. Proba erakundeen eta tokiko kirol sarearen arteko elkarlanari esker sortu da, eta Euskadiko txirrindularitzan erreferentziazko hitzordu bihurtzeko asmoa duen proposamen berri gisa sendotzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide