Aiaraldeko Kuadrillak informazio-puntuak jarriko ditu Auzo Konpostajea sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko maiatzaren 5a

Ekimenak herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du, maiatzaren 7an Amurrion eta maiatzaren 9an Laudion informazio-puntuak jarriz. Bertaratzen diren pertsonei aholkularitza, dibulgazio-materiala eta kalitatezko konposta eskainiko zaizkie.

Aiaraldeko Kuadrillako auzo konpostajeko guneetan parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, Aiaraldeko Kuadrillak bi informazio-puntu jarriko ditu Laudio eta Amurrio udalerrietan.

Gune horietan konpostaje-eremuen funtzionamenduari eta mantentzeari buruzko informazio zehatza eskainiko da, baita arreta pertsonalizatua ere, edozein zalantza argitzeko. Gainera, bertaratzen diren pertsonek kalitate goreneko konpost-saku txiki bat jasoko dute —Aiaraldeko konpostaje-sarean ekoitzia—, lau hostoko hirusta-hazi poltsatxo batekin batera.

Informazio-puntu horietako lehena maiatzaren 7an, osteguna, jarriko da Amurrioko San Jose auzoko konpostaje komunitarioko gunearen inguruan, Zabaleko ikastetxearen ondoan, 16:30etik 18:00etara.

Bigarren puntua, berriz, maiatzaren 9an, larunbata, jarriko da Laudioko Arraño auzoko aparkalekuaren inguruan, 11:30etik 13:00etara.

Adierazitako egunetan bertaratu ezin duten pertsonek zuzenean jarri ahal izango dute harremanetan Aiaraldeko Kuadrillako teknikari taldearekin, ingurumena2@aiaraldea.org helbide elektronikoaren bidez edo 679 79 19 33 telefono-zenbakira deituta.

Ekintza hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Aiaraldeko Kuadrillari emandako dirulaguntzari esker gauzatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide