Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbideak 2028ra arte berritu du bere ziurtagiria eta kalitatezko enoturismoaren aldeko apustua sendotu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla 2026ko maiatzaren 15a

Aiaraldeko Txakolinaren Ibil 1 1778705489013
Aiaraldeko Txakolinaren Ibil 2 1778705489971
Aiaraldeko Txakolinaren Ibil 3 1778705490888

Atzo ospatutako Espainiako Ardoaren Ibilbideen Kudeaketa Batzordean Aiaraldeako Txakolinaren Ibilbidearen Elkartea ibilbidearen erakunde kudeatzaile berri gisa aurkeztu zen. Aiaraldeak ACEVINen parte izaten jarraituko du eta Estatuko Ardo Hirien sareko kide izaten segituko du.

Aiaraldeko Kuadrillak astelehen honetan Espainiako Ardoaren Ibilbideen Kudeaketa Batzordearen bileran parte hartu du. Bertan, Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen ziurtagiria 2028. urtera arte berritzea onartu da, eta horrela, estatu mailako enoturismoaren panoraman kalitatezko helmuga gisa duen kokapena sendotu da.

Topaketa berean, Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen Elkartea ibilbidearen erakunde kudeatzaile berri gisa aurkeztu da. Urrats garrantzitsua da proiektuaren gobernantza indartzeko, haren garapena optimizatzeko eta Aiaraldearen sustapenean aurrera egiten jarraitzeko.

Aiaraldeko Kuadrillako presidente Iñigo Pinedok aitortza honen garrantzia azpimarratu du: “Ziurtagiriaren berritzeak urte hauetan egindako lanari eta inplikatutako eragile guztien konpromisoari babesa ematen dio. Kalitatearen bermea da eta hobetzen jarraitzeko motibazioa ere bai”. Pinedok eskerrak eman nahi izan ditu eta honakoa nabarmendu du: “Lorpen hau upeltegien, tokiko erakundeen, turismo arloko profesionalen eta gure eskualdearen potentzialean sinesten duten pertsona guztien inplikazioari esker posible da”.

Halaber, Kuadrillak gaur ACEVINen (Espainiako Hiri Mahastizain Txiki eta Ertainen Elkartea) XXXIII. Batzar Nagusian parte hartu du. Bertan, Estatuko sarearen barruan Ardo Hiri gisa duen konpromisoa berretsi du, eta izaera hori mantentzen jarraituko du.

Foro honetan Aiaraldeak duen presentziari esker, eskualdeak esperientziak partekatu, beste helmuga batzuekin sinergiak sortu eta bere enoturismo eskaintza hobetzen jarraitzeko aukera du.

Aurrerapauso hauekin, Aiaraldeko Kuadrillak Txakolinaren Ibilbidea sendotzen jarraitzen du bere garapen turistikorako ardatz nagusietako bat bezala, eskualdearen potentziala eta mahastizaintza tradizioa estatu osora proiektatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide