Aiaraldeko Kuadrillak emakumezkoen kirola sustatzen du, Emakumezkoen II. Futbol Txapelketa antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Kuadrilla

Aiaraldeko Kuadrillak berretsi egin du eskualdean emakumezkoen kirola sustatzeko eta bultzatzeko duen konpromisoa, “Aiaraldeako Kuadrilla” Emakumezkoen II. Futbol Txapelketa antolatuta, Altzarrate Kirol Elkartearekin elkarlanean. Jardunaldia datorren urriaren 3an egingo da, 9:30etik aurrera, Altzarrateko futbol-zelaian.

Bigarren edizio honetan Hakusaitz, Altzarrate, C.D. Lauro eta San Prudencio taldeek parte hartuko dute, eta emakumezkoen futbolaren ikusgarritasuna, bizikidetza eta lehia uztartuko dituen kirol-jardunaldia eskainiko dute.

“Aiaraldeko Kuadrillan argi dugu emakumezkoen kirolak merezi duen lekua izan behar duela, bai gure instalazioetan, bai eskualdeko gizarte- eta kirol-agendan. Horregatik, oso harro gaude Altzarrate klubarekin batera emakumezkoen bigarren futbol-txapelketa hau babesteaz”, adierazi du Kuadrillako presidente Iñigo Pinedok.

Ekimen honek Kuadrillak berdintasunarekin, ohitura osasungarrien sustapenarekin eta neskek zein emakumeek kirola egin eta beren ahalmen guztia garatzeko aukerak sortzearekin duen konpromisoa islatzen du.

“Herritarrak animatu nahi ditugu urriaren 3an Altzarratera hurbil daitezen, txapelketaz goza dezaten eta beren presentziarekin emakumezkoen kirolari babesa eman diezaioten. Guztion artean, kirolarekin konprometitutako Aiaraldea berdinzaleago eta aktiboagoa eraikitzen jarraituko dugu”, gaineratu du Pinedok.

Ekimen honen bidez, Aiaraldeko Kuadrillak emakume kirolarien talentua, dedikazioa eta ahalegina aitortu eta balioan jarri nahi ditu. Era berean, eskualdeko neska eta gazteek beren kirol-jarduera garatzeko erreferenteak eta aukerak izan ditzaten lagundu nahi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide