Aiaraldeko Kuadrillak 2026-2027ko Eskualdeko Enplegu Planari dagozkion lan-eskaintzak argitaratu ditu. Ekimen horri esker, 17 langabe kontratatu ahal izango dira, sei hilabeteko epe baterako.
Programak eskualdeko udalerrietan langileak kontratatzea aurreikusten du, Amurrion izan ezik. Urduñako Udalak ere parte hartzen du deialdi honetan.
Eskaintzen diren lanpostuak, batez ere, lorezaintzako, eraikuntzako eta espazio publikoen mantentze-lanetako zereginekin eta udal-brigadei laguntzeko lanekin lotuta daude. Horrez gain, administrazio-lanak eta herritarrei arreta emateko eginkizunak ere jasotzen dituzte.
Kontratazioak 2026ko abenduaren 31 baino lehen formalizatu beharko dira. Lan-eskaintzak dagoeneko argitaratuta daude LANBIDEn – Euskal Enplegu Zerbitzuan –, eta hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek LANBIDEren webgunearen bidez soilik eman beharko dute izena, hautatu nahi duten lanpostuari dagokion eskaintzan sartuta.
Eskainitako lanpostuak
Argitaratutako eskaintzak honela banatzen dira. Interesa duten pertsonek lanpostu bakoitzaren baldintzak eta ezaugarriak zuzenean kontsulta ditzakete LANBIDEren ondorengo esteketan:
Laudioko Udala
1. Lorezaintzako arduraduna
2. Herri laguntzaile
3. Eraikuntzako kontramaisua
4. Lorezaintzako ofiziala
5. Eraikuntzako peoia
Aiarako Udala
1. Udal-brigadari laguntzeko peoia
2. Administraria
3. Administrari laguntzailea
Okondoko Udala
Udal-brigadari laguntzeko peoia
Artziniegako Udala
Lorazaina
Urduñako Udala
Udal-brigadari laguntzeko peoia
Udal-brigadari laguntzeko peoia