Langileok martxan gara, EskuBIDEAK aktiBATUZ, Euskal Herrian prekarietatea garaitzeko.
Emergentzia sozialeko egoerari erantzun, lan munduan gaur dugun errealitatea irauli eta alternatiben eraikuntzan aurrera egin ahal izateko antolatu da LAB. Antolatu eta aktibatu egin gara, sektore ezberdinetako langileei, prekarioenak kasu, borroka beraren baitara bideak batzeko eskaintza sindikal zehatza eginez.
Baditugu aldaketa prozesua indartzeko, sendotzeko eta azkartzeko baldintzak. Badugu aldaketa sozial eta laboralak behartzeko sindikalismo borrokalari bat.
Baditugu alternatibak, bagara alternatiba.
Maiatzaren Lehenean ere kalean izango gara. Manifestazioa 12:00etan Amurrioko Herriko Plazan
Gora langile borroka! Gora LAB!