Tubacexeko langileon 8 hilabeteko borrokaren ondoren, gure lankide eta porteriako kideei zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizuegu. Jazarpen, gezur, eta manipulazio guztien gainetik elkarrekin borrokan egotegatik. Biba zuek! EN TUBACEX NO SOBRA NADIE!
Ibilbide eta borroka luze honetan bidelangun eta borroka lagun guztiei ere eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Beste borroka batzuetako kideak gogoratu nahi genituzke: H&M, Aernnova, ALestis, PCB, Bilboko Argiak, Petronor eta abar luze bat. Eskerrik asko guztioi lagileon elkartasun eta borroka olatu honegatik. Eta nola ez animo pila ere borrokan jarraitzen duzuen guztioi!
Eskerrik asko Aiaraldea osoari!
Eskerrik asko gazteei, pentsiodunei, feministei, enpresa komiteei, sektoren ezberdinetako langileei, Aiaraldeko greba batzorderi, merkatari txiki eta hostalariei... bizilagun eta eskualde osoaren babesa determinatea izan da borroka luze eta historiko honetan.
Bidelagun paregabeak izan zarete, guztiok zarete TUBACEX BORROKAN!
Orain lanean jarraitzeko unea da, bai Tubacexeko lan baldintzen defentsan, zein eskualdeko eat EHko enpleguaren eta etorkizunaren defentsan!
Bidean elkar ikusiko gara!!
BORROKATZEAK MEREZI DUELAKO!
GORA LANGILEON BORROKA!