ELKARRIZKETA_Maialen Solaun "Etxerako lanak normalean ordenagailuz egiten ditut"

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Mundua 2016ko abe. 21a, 10:35

ERREDAKZIOA Peio Marco eta Haizea Solaun

 

Maialen orain dela 3 urte itsu geratu zen 16 urteko neskatxa bat da.

 

Nor zara?

Maialen Solaun naiz

 

Non jaio zinen?

Bilbon jaio nintzen

 

Non bizi zara?

Laudion bizi naiz

 

Nola geratu zinen itsu?  

Bizikletarekin istripu  baten bidez geratu  nintzen itsu  2013an

 

Noiztik zara itsua?

2013Ko otsailaren 23tik itsua naiz

 

Nola moldatzen zara?

Normalean lekuak ondo ezagutzen ditudanean oso ondo moldatzen naiz eta leku ezezagunetan hasieran kostatzen zait baina denbora pasa ahala poliki poliki obeto konpontzen naiz.

 

Nola egiten dituzu etxerako lanak?

Etxerako lanak normalean ordenagailuz egiten ditut,  zeren bertan programa bat sartuta daukat eta  horrek egiten didana da hitz egin ni jakiteko non nagoen edota zer nagoen egiten baina zerbait ikasi behar dudanean braillera pasatzen ditut, hobeto moldatzen naizelako ikasterako orduan

 

Ze kirol mota egiten duzu?

Goalball kirola egiten dut, kirol hau football  da itsuentzako eta eskubaloia antzerakoa da, baina desberdintasun bakarra edo garrantzi handiagoa duena da bakarrik 3 jokalari jokatzen dugula zelai barruan.

 

Non egiten duzu kirol hori?

Kirol hau Gasteizen egiten dut, Almudena Cid kiroldegi batean. Lakua auzoan dagoena

 

Norekin egiten duzu kirol hori? 

Nire taldearekin ,hau da. Itxaropena izena du.

 

Nor eramaten zaitu?

Normalean nire amaren bikotea eramaten nau bera gure entrenatzailea delako.

Baina bera, mutilekin Madrilen dagoenean nire ama edo nire aita igotzen didate.

 

Gustatzen zaizuna egitea nola egiten duzu?

 

Nik bakarrik egin ahal ditudanean  edo langutza behar badut poliki poliki gauzak egiten ditut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide