LGTBIQ+ Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna dela eta, Aiarako Udalak, udalerria osatzen duten Administrazio Batzar guztiei, ostadarraren bandera, gay, lesbiana, bisexual, trans eta queer kolektiboaren ikur dena eta bere koloreek LGTBIQ+ komunitatearen aniztasuna adierazten dutena. Horrez gain, LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko informazio eta baliabide orokorrak biltzen dituen gida ere bidali zaie udalerriko leku publikoei eta sare sozialetan banatu da.
Artziniega eta Okondoko Udalekin batera egindako baliabideen gidaren helburua, kolektiboaren eskubidearen eta berau bisibilizatzearen garrantzia herritarrei eskaintzea da.
Alde batetik, diren baliabide publikoen inguruko informazioa biltzen du gidak, esaterako, Eusko Jaurlaritzaren Berdindu programa, eta bestetik, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen defentsan diharduten elkarteen inguruko datuak biltzen dira.
Baliabide gida egin eta banatzeaz gain, Aiarako Udalak, datorren ostiralean, ekainak 28, adierazpen instituzionala egingo du, LGTBIQ+ kolektiboko pertsona guztien babesa argi adierazte aldera.