Aiarako Udalak izena emateko epea ireki berri du herrian euskara ikasi ahal izateko, iazko ikasturteko taldeari jarraipena emateko eta herrian gutxienez 165 orduko eskola berriak egiteko aukera ezagutzeko. Horretarako, lehentasuna izango dute 2020-2021 ikasturtea amaitu duten ikasleek.
Gentza Alamillo Aiarako alkateak jakinarazi duenez, "taldeak osatzeko maila egokia duten ikasleen gutxieneko kopurua behar da eta, horretarako, maila probak egingo dira beharrezkoa izanez gero".
Izena ematea eta udal bekak
Interesdunek irailaren 25era arte eman ahal izango dute izena, udaletxean bertan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, edo Luiaondoko udal-bulegoan, astelehenetan 09:00etatik 12:00etara, eta asteazkenetan 12:00etatik 15:00etara.
Horrez gain, Udalaren web orrian (ww.aiarakoudala.eus) dagoen izen-emate orria bete eta info@aiarakoudala.eus helbide elektronikora bidal daiteke. Izen-ematea formalizatu ondoren, izena eman duten guztiekin harremanetan jarriko gara, dagokion informazioa emateko.
"Udalak beka-programa bat jarri du abian, ikasturte hasieran matrikularen prezioa ordaindu ahal izateko, eta 2021eko abenduan ikasleak udalaren laguntza ekonomikoa eskatu ahal izango du", azaldu du alkateak. Horrela, "bekaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badira, Udalak matrikularen zenbatekoaren %75 itzuliko die", gaineratu du.
Informazio gehiagorako Aiarako Kuadrillako Euskara Zerbitzuan eska daiteke, 945 399 122 telefonora deituz edo cayala.maddalen@ayto.araba.eus.