Aiarako Kuadrillak etxe konpostajea sustatuko du hondakinak prebenitzeko Europako astean

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Udala 2020ko aza. 14a, 07:00

Konposta nola egiten den saioak eskainiko dituzte.

Aiarako Kuadrillak konpostajeari buruzko hainbat jarduera antolatu ditu azaroan, hondakinak prebenitzeko Europako astearekin bat eginez. Helburua da Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondoko herrietan hondakin organikoa konpostatzeko ohitura hartu duten familien sarea zabaldu eta indartzea. Gaur egun 110 familia “konpostatzaile” baino gehiagok osatzen duen sarea.

Azken urteotan ohikoa den bezala, konpostajeari buruzko hitzaldiak emango dira, eta aurten berritasun bat izango da, gaur egungo egoera dela eta, hitzaldiak on-line emango dira.
Informazio hitzaldiak:

  • Azaroak 20, ostirala: “Etxeko konpostajeari buruzko oinarrizko formakuntza” hitzaldi irekia gazteleraz, 18:00etatik 19:00etara, on line.
  • Azaroak 27, ostirala: “Hondakinak eta gaikako bilketa” gaiari buruzko hitzaldia euskaraz, on-line, ikastetxeei zuzendua.
  • Azaroak 27, ostirala: “Konpostagailu bat etxean nola egin eta lortutako konposta nola erabili” hitzaldi irekia gazteleraz, 18:00etatik 19:00etara, on line.

Hitzaldi horiez gain, kuadrillak 25 konpostaje kit (konpostagailua, aireztatzailea eta gida liburua) zozketatuko ditu oinarrizko formakuntza ikastaroa egiten duten pertsonen artean, eta jarraipen teknikorako 40 bisita eskainiko dizkie kuadrillako konposta egiten duten familiei, prozesuan aholku emateko eta izan ditzaketen zalantzak edo arazoak konpontzeko.

Izena emateko, azaroaren 18a baino lehen mezu bat bidali behar da aiaraldea.konposta@gmail.com helbide elektronikora, eta egun batzuk lehenago mezu bat itzuliko da hitzaldietarako sarbidearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide