Aiarako Udalak, Luiaondoko batzar Administratiboarekin elkarlanean eta Laia Eskola Aiaraldea egitasmoaren egitarauaren barruan, emakumeentzat bideratutako biodantza tailerra antolatu du.
Tailerra datorren otsailaren 6an hasiko da, 10:00etatik 12:00ak arte. Tailerrak hurrengo hilabeteetako lehenengo larunbatetan izango du jarraipena, aurreko ordutegi berdinarekin, eta ekainaren 5ean egingo da azken saioa.
Saio guztiak Luiaondoko Gizarte Etxean burutuko dira. Pertsonen barneko potentziala ezagutu eta garatzeko aukera eskaintzen duen gorputz-teknika da biodantza. Autoestimua, konfiantza eta determinazioa hobetzeko balio duen jarduera da.
Izen emateko bidali mezu bat hurrengo helbidera cayala.miren@ayto.araba.eus edo deitu 686587889 telefonora.