Aiarako herritarrek B@kQ ziurtagiri digitala doan eskatu ahal izango dute udaletxean bertan, eta horrek saihestu egingo du Gasteiz edo Bilbo bezalako puntuetara joan behar izatea, orain arte bezala.
Gentza Alamillo Aiarako alkateak azaldu duenez, "B@kQ tresna beharrezkoa da edozein gailu elektronikotik (ordenagailua, mugikorra edo tableta) izapide administratiboak egin ahal izateko". Doako ziurtagiria da, eta aukera ematen du, besteak beste, etorkizunean udalarekin berarekin erroldak edo laguntzak eskatzea eta dokumentuak erregistratzea hainbat administrazio publikotan, hala nola Arabako Foru Aldundian edo Eusko Jaurlaritzan. Gaur egun, Osakidetzaren osasun-karpeta ere kontsulta daiteke.
Eskaerak egiteko lekuak eta egunak
Arespalditzako udal instalazioetan eska daiteke eta astelehenero 09:00etatik 12:00etara, eta asteazkenetan 13:00etatik 15:00etara Luiaondoko bulegoan.
"Ziurtagiri honi esker, erakundeen bulegoak izango ditugu, baina gure etxetik bertatik, izapideak modu erraz, seguru eta azkarrean eginez; horregatik, herritarrak animatu nahi ditugu ziurtagiri hori lortzera", amaitu du alkateak.