Aiarako Udalean, Berdintasunaren aldeko Foroarekin batera, herritarren iritzia nahi dugu, berdintasun politika publikoek hobeto erantzuteko zuen premiei.
Horretarako, galdetegia prestatu dugu, erraza eta arina, zuen iritziak jaso eta 2022ko ekintzak antolatzeko orduan, kontuan izateko.
Jasotako erantzunen laburpena Sarauben publikatuko dugu, emaitzen berri izateko.
Parte hartu eta eman zure iritzia! Urtarrilaren 21a arte
Erantzuna Udaletxean entregatu dezakezue, Arespalditzan ala Luiaondon.
Eskerrik asko parte hartzearren!