Aiarak Udalaren webgunea modernizatu egin du, eta Udala herritarrengana gehiago hurbiltzen du

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Udala 2022ko api. 26a, 11:34

Aiaratarrek, hemendik aurrera, udal-zerbitzu ugari eskuratu ahal izango dituzte, hala nola erroldatzeko eskaera, eskabide bat edo faktura elektronikoen kudeaketa beren etxeetatik, eta eguneko 24 orduetan, Egoitza Elektroniko berriaren bidez.

Aiarako Udalak herritarrei eskaintzen dizkien azpiegitura publikoak eta udal zerbitzuak hobetzen jarraitzen du. Horrela, udal web orria (www.aiarakoudala.eus) eguneratu egin da azken asteotan, herritarrentzat eskuragarriagoa izan dadin eta Egoitza Elektronikorako gune berri bat barne.

Gentza Alamillo Aiarako alkateak adierazi duenez, “gune digital berri horri esker, Aiaratarrek hainbat kudeaketa egin ahal izango dituzte, hala nola erroldatze-eskaera, instantzia bat aurkeztu, esker ona eta/edo iradokizuna helarazi edo faktura elektronikoak ordaindu, eta dena udaletxera fisikoki joan beharrik gabe, orain arte bezala”. Era berean, “hobekuntza horien bidez, Aiaratarren egunerokotasuna erraztu nahi dugu, bai eta udal izapideekin lotuta sor dakizkiekeen zalantza asko arindu eta zuzenean argitu ere”.

Herritarrek IZENPE txartelarekin edo BAKQ ziurtagiriarekin identifikatuta bakarrik egin ahal izango dituzten udal-izapideen artean (udaletxean bertan eskura daiteke), obra txiki eta/edo handiko lizentziak eskatzeko, hondakinak kudeatzeko fidantza itzultzeko edo Hirigintza Arlorako dokumentazioa aurkezteko aukera ere badago. Hornitzaileei begira, berariazko atari bat prestatu da fakturak kontsultatzeko, datu pertsonalak aldatzeko, banku-datuak kontsultatzeko eta aldatzeko, Hornitzailearen Eskuliburua irakurtzeko edo Fakturazio Elektronikora sartzeko.

“Kudeaketa horiek guztiak Egoitza Elektronikoaren `Izapideen Katalogoa´ atalean agertzen dira, eta lau eremu handitan banatuta daude: udal-errolda, Hornitzailearen Ataria, Zerga Kudeaketa eta Izapide telematikoak,” Alamillok zehaztu duenez.

Azalpen-bideoak

Aiarako Udalak, tresna digital berriek eragin dezaketen arrakala digitalaz jabetuta, Udalaren webgunean eta Facebookeko profil ofizialean bi bideo argitaratu ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, Egoitza Elektronikoa erabili ahal izateko beharrezkoak diren xehetasun eta datu guztiak modu erraz eta laburrean azaltzeko. Hala ere, “beste azalpenen bat behar duen edo zalantzaren bat duen edozein bizilagun udal-bulegoetara hurbil daiteke, eta egoitza elektronikora sartzeko behar duen guztia emateaz gain, web-atariaren funtzionamendua ere azalduko zaio”, alkateak azpimarratu duenez.

“Aurrerapen garrantzitsu honekin, bi helburu nagusiri erantzungo diegu; alde batetik, Aiarako Udala modernizatzea lortuko dugu, teknologia berrietara egokitzeko, eta, bestetik, udal zerbitzu eraginkor, kalitatezko eta erosoago batean aurrera egiten jarraituko dugu”, Gentza Alamillok bukatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide