Modan jarri da mundu zabalean selfieak edonon eta edonola egitea... Sanfermin jaietako entzierroetan ere izan da bere burua zezenaren aurrean korrika erretratatu duenik. Arrisku gutxiagoko proposamena egin nahi dizue aiaraldea.eus web-guneak.
19. Korrikan korrika ari garela gure burua edo lagun koadrila selfie formatuan erretratatu eta helaraziguzue (twitterren @aiaraldea aipatuta edo whatsapp-ez 688 848 152 telefonora).
Selfie argazki onenak saria jasoko du eta argazki guztiak bilduma eder batean argitaratuko ditugu.
Animatu zaitez eta parte hartu!