Katea ez da eten

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Bat 2018ko eka. 14a, 11:35

Bagenekien eguzkiak irtengo zuela. Badakigu noizbait lortuko dugula. Igande handia izan zen, baina urrats bat baino ez dugu egin, eta badakigu beste igande on handi batzuk izango ditugula. Katea ez da eten.

Laudion 1200 lagun baino gehiago bildu ginen, eta gurekin Santurtzi eta Portugaleteko jende zintzo askoa. Ez zen etxean geratzeko eguna. Joan ere, geldi geratzen dena inora ez doa, eta gu aurrera goaz. Gu bagoaz.

Azkenik ez da; ezinezkorik ere ez. 125 milla, hots, 201,9 kilometro, 175,000 urrats eginez Erabakitzeko Eskubidearen bidea hartu dugu. Hurrengoan zazpien arteko bidea egingo ditugu. Zorionekoak gu, mundu guztian euskaldunak bagarela ikusi baitute.

Ez dugu lan makala egin! Dena garen garenoi esker egin dugu, eta garen garena legez. Zoriak onak izan ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide