Mugimendu askerako eta sormenerako udaleku irekiak Faktorian

Faktorian hiri koloniak antolatu ditugu. Laudioko Industrialdean kokatuta dagoen Faktoria haur eta gazteen gune bilakatuko dugu txoko ezberdinak eskainiz haurrek eta gazteek beraien gaitasunak garatzeko: sukalde txokoa, arte eszenikoen gunea, tailerren espazioa, erlajazio gunea, jolas txokoa, eraikuntzarena...

Autonomia, parte hartzea, sormena, esperimentazioa, hezkidetza eta euskara izango dira aste honetako oinarriak.

Bi txanda antolatu ditugu, ekaineko azken astean lehena, eta iraileko lehenengoan bigarrena.

Txanda bakoitzaren azken egunean,
familia guztirako jaia antolatuko dugu denak batera jolastu, ondo pasatu eta euskaraz gozatzeko.

ORDUTEGIA:
UDALEKUAK 10:00etatik 13:00etara izango dira. (Arrankudiaga, Arakaldo, Areta, Luiaondo, Amurrio eta Urduñako haurrak herri bakoitzeko tren geltokietan jasoko ditugu, dagokion trenean hurbiltzeko Laudioko Gardea auzora)

TOKIA: Laudion, AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAn (Laudioko industrialdea 4-8 pabilioian).
Eskualde osoko haurrak trenez gerturatuko ditugu Laudioko Gardea auzora, hezitzaile batekin egingo dute etorrerako bidaia eta buelta.

DATAK:

  • 1. TXANDA: 2018ko ekainaren 25etik 30era
  • 2. TXANDA: 2018ko irailaren 3tik 8ra.

ADINAK: 4 urtetik (2014ean jaiotakoak) 13 urtetara (2005ean jaiotakoak)

PREZIOA:
BAZKIDEAK(*): 55 €
EZ-BAZKIDEAK: 65 €

 

(*) Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea (Bazkide izateko informazioa izen-ematean kontsultagarri egongo da)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide