Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka ekainaren 23an Gasteizen

Ekonomia Solidarioaren Azoka Arabara itzuliko da, VI. edizioan. Azoka Landatxon  ospatuko da ekainaren 23an.

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik lema hau erabaki dugu: "Ekonomia pertsonen zerbitzura - Otra economía para un mundo mejor".

Non

Gasteizko Alde Zaharreko Landatxo gunean.

Programa

Ekonomia Solidarioaren produktu eta zerbitzu erakusketa eta salmenta
11:00etatik – 14:30etara / 16:30etatik – 20:00etara


Solasaldi kooperatiboak

  • 13:00 - Ekonomia solidarioa landa eremuan, erronkak eta aukera
  • 17:00 – Autogestioa eta kooperatibismoa 
  • 18:30 – Etxebizitza kolaboratiboak

Espazioak

  • Txiki gune
  • Ludoteka eta hezkuntza-tailerrak
  • Txosna
  • Tokiko produktuak, taberna 
  • Zaintzagunea


Bestelako ekintzak 

Nortzuk?

Azoka hau REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), sustatzen dute, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Erakusketariak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide