LAN ESKAINTZA: Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak kudeatzailea behar du

Lantokia gaur gaurkoz Laudioko Nerbioi kalean kokatzen da.

AIARALDEA KOOPERATIBA ELKARTEA, Kooperatibaren kudeaketa lanak egingo dituen pertsona baten bila dago. Honakoak dira zereginak:Kooperatibaren kudeaketa egokia zuzentzeko gaitasuna izatea, bideragarritasun ekonomikorako plana bermatuz. Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi osoz aritzeko.

LAN DEIALDIA

Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:

  • Urtarrilak 17: Lan-deialdiaren zabalpena 
  • Urtarrilak 28: CV eta aurkezpen gutuna bidaltzeko azken eguna.
  • Urtarrilak 31-Otsailak 05: Hautatako pertsonei elkarrizketak eta hautaproba.
  • Otsailak 7: Ebazpena.
  • Otsailak 11: Lan harremanaren hasiera data.

 

FUNTZIOAK ETA EGINBEHARREKOAK


FUNTZIOAK

  • Kooperatibaren kudeaketa sozial eta ekonomiko orokorraz arduratzea
  • Lankide taldearekin batera kooperatibaren helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipena egitea.
  • Sektoreko beste eragileekin eta administrazioekin harreman onak eta eraginkorrak izatea

EGINBEHARRAK EDO LANAK

  • Kudeaketa plan orokorraren garapena.
  • Bideragarritasun plana betearaztea.
  • Kooperatibako zerbitzu eta produktuen kudeaketa
  • Koordinazio zereginetarako baliabideen osaera eta dinamizazioa 
  • Giza harremanen kudeaketa 
  • Kanpo komunikazio lanak

 

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:

  • Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua izatea edo gaitasuna erakustea.
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Proiektuen gestioan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Euskara ondo menperatzea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Ofimatika programak menperatzea


BALORATUKO DA

  • Enpresa eta ekonomiaren esparruko goi-mailako ikasketak.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Gida-baimena eta autoa izatea
  • Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza
  • Diru-laguntzen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Lanerako malgutasuna.
  • Komunikazioaren, hezkuntzaren edo eta euskalgintzaren esparruan eskarmentua izatea.
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
  • Kooperatibako bazkide izatea.
  • Euskaltzaletasuna.
  • Herri ekimenez sortutako enpresa edo egitasmoetan esperientzia.

ESKAINTZEN DA

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Bi hilabeteko probaldia lanaldi osoan, kontratu mugagaberako asmoarekin. 
  • 37,5 orduko lanaldia, astelehenetik-ostiralera.
  • Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
  • Lan-baldintza onak.
  • Telelana egiteko aukera.
  • Urteko soldata: 20.000-25.000 euro gordin.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.


IZEN EMATEA

EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartzeko, URTARRILAREN 28a baino lehen ondorengoak bidali beharko ditu lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma.
  • Aurkezpen gutuna.


HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA

Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.

Hauek urtarrilaren 31tik otsailaren 05era bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.


HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK

  • Posta elektronikoa: lanpoltsa@aiaraldea.eus
  • Telefonoa: 94 656 85 54

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide