LAN DEIALDIA
Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:
-
Martxoak 7 CV eta aurkezpen gutuna bidaltzeko azken eguna
-
Martxoak 11: Hautagaien profilen azterketa
-
Martxoak 13-20: Elkarrizketak eta hautaprobak
-
Apirilak 1: Kontratazioa
FUNTZIOAK ETA EGINBEHARREKOAK
FUNTZIOAK
- ESTRATEGIA KOMERTZIALAREN GARAPENA
EGINBEHARRAK EDO LANAK
- Estrategia komertziala definitu, antolatu eta jarraipena egin.
- Merkatu azterketa lantzea: bezero kartera osatu, lehiakideak aztertu, produktu berrien bideragarritasuna aztertu...
- Publizitatea antolatu, saldu eta kudeatu.
- Iraupen luzerako hitzarmen komertzialak lotu.
- Bezeroei arreta egin, proposamenak luzatu, euren eta gure arteko elkar eragina zabaldu.
- Bezeroen fidelizazioa.
- Jarraipena: saldu ondorengo harreman eta txostenen elaborazioa egin.
- Interes komertzialeko egitasmoak sortu eta sustatu, bilatu.
- Kanpo harremanak eta erreferentzialtasuna lantzea.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:
- Iniziatiba eta autoaskitasuna.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Lantaldean lan egiteko gaitasuna
- Dinamizazio eta kudeaketarako gaitasuna
- Diseinu ikuspegia.
- Euskara maila ona.
- Komunikazio, marketin eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza.
BALORATUKO DA
- Lan hauei lotutako prestakuntza akademikoa edo eta esperientzia.
- Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala.
- Aiaraldea eskualdearen ezagutza zabala: elkarteak, instituzioak, komertzioak, enpresak...
- Egitasmoarekiko atxikimendua
- EGA.
- IT txartela izatea eta OpenOffice aplikazioen gaineko trebakuntza
- Diseinu Grafikoan, komunikazio korporatiboan eta IKTen gainezko ezagutza
- Lanerako malgutasuna.
- Autoa eta B gida-baimena.
ESKAINTZEN DA
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin.
- 20-40 ordu astean.
- Astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera)
- Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
- Lan-baldintza onak.
- Telelana egiteko aukera.
- SOLDATA: 1300 € gordin (14 ordainsari) lanaldi osoan. Proportzionala lanaldi partzialean.
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
IZEN EMATEA
EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartzeko, MARTXOAREN 7a baino lehen ondorengoak bidali beharko ditu lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:
- Curriculuma.
- Aurkezpen gutuna.
HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.
Hauek martxoak 13-20 bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.
HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK
- Posta elektronikoa: lanpoltsa@aiaraldea.eus
- Telefonoa: 94 656 85 54