LAN-DEIALDI HAU EBAZTEKO KRONOLOGIA:
- Abenduak 12: Lan-deialdia ireki.
- Abenduak 18: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna.
- Abenduak 19- 20: Jasotako eskaeren lehenengo balorazioa.
- Abenduak 23-24: Elkarrizketak, hala badagokio.
- Abenduak 25: Lanpostua ebatzi.
- Abenduak 30: Lanean hasi.
ESKAINTZEN DA
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea. - Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- Bi hilabeteko probaldia lanaldi osoan, kontratu mugagaberako asmoarekin.
- 40 orduko lanaldia, astelehenetik-ostiralera.
- Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
- Lan-baldintza onak.
- Telelana egiteko aukera.
- Urteko soldata: 20.000 euro gordin.
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK
Erakunde eta enpresen komunikazioan aritzeko KAZETARIAK honako funtzio hauek bete beharko ditu:
- Kazetaritza lanak: erredakzioa, maketazioa, argazkigintza, bideogintza.
- Prentsa bulego lanak: Estrategien planifikazioa, prentsa oharren prestaketa eta zabalpena, prentsaurreko eta aurkezpenen antolaketa, hedabideekin harremanak.
- Herritarrenganako arreta zerbitzua.
- Community management-a: Sare Sozialen kudeaketa.
- Komunikazioan aholkularitza lanak
ESKATZEN DA
- Lizentziaduna edo graduatua izatea kazetaritzan.
- Hizkuntzak: euskararen eta gazteleraren ezagutza handia.
- Sarrerako probaldia gainditzea.
- Kazetaritza eta erakunde-komunikazio lanetan esperientzia izatea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
BALORATUKO DA
- Sare sozialen erabileraren gaineko formakuntza edo ezagutza.
- Erakunde edo enpresen komunikazioan formakuntza berezitua.
- Euskarako C2 hizkuntz maila izatea.
- Beste hizkuntza batzuk jakitea (C1 mailatik gora).
- Proiektuarekiko atxikimendua.
- Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
- Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.
- Autoa eta B gida-baimena.
ELKARRIZKETA
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondoren, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.
Abenduaren 23-24 bitartean hautagaiak elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira. Arratsaldez burutuko dira saioak (16:00-20:00), gehienez 60 minutuko iraupena izango dute.
HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK
- E-maila: lanpoltsa@aiaraldea.eus
- Kontsultetarako telefono zenbakia: 688 62 53 66
Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna abenduaren 18, 14:00ak baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.