[LAN ESKAINTZA] Hezkuntzako langile baten bila dago Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Kokorikok eginiko tailer baten irudia.

Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen Hezkuntza ildoa den Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren kudeaketa lanak egingo dituen pertsona baten bila dago. Gaur egun dagoen Hezkuntza arduradunarekin lan taldean arituko da.

Langile berriaren profila ondorengo zereginei lotua dago:

Kooperatibaren kudeaketa egokia zuzentzeko gaitasuna izatea, bideragarritasun ekonomikorako plana bermatuz.

Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi erdian aritzeko. Hasieran 6 hilabetetarako luzatzeko aukerarekin.

Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:

  • Otsailak 19: Lan-deialdiaren zabalpena
  • Martxoak 13: CV eta aurkezpen gutuna bidaltzeko azken eguna
  • Martxoak 16-Martxoak 27: Hautatako pertsonei elkarrizketak eta hautaproba
  • Martxoak 29: Ebazpena
  • Apirilak 1: Lan harremanaren hasiera data

 

FUNTZIOAK ETA EGINBEHARREKOAK

 

FUNTZIOAK

  • Kooperatibaren hezkuntza ildoaren kudeaketa sozial eta ekonomiko orokorraz arduratzea
  • Lankide taldearekin batera kooperatibaren hezkuntza ildoaren helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipena egitea
  • Sektoreko beste eragileekin, bazkideekin eta administrazioekin harreman onak eta eraginkorrak izatea
  • Faktoria espazioaren hezkuntza ildoaren kudeaketa egin

EGINBEHARRAK EDO LANAK

  • Bulego lana (aurrekontuak egin, diru-laguntzak prestatu, lizitazioak prestatu...)
  • Udal, enpresa, ikastetxe zein elkarteekin harremana izan
  • Haur eta gazteekin esku hartzeak: Udaleku itxiak, udaleku irekiak, eguneko dinamizazioak, eskolaz kanpokoak...
  • Haur eta gazteekin, parte hartze dinamika ezberdinak prestatu, kudeatu eta dinamizatu
  • Hezkuntzako formakuntza eta aholkularitza ezberdinak

 

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

 

OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:

  • Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutza handia
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua
  • Sexu deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria
  • Hezkuntzaren munduko titulazioren bat (Zuzendari ikastaroa, haur-lehen hezkuntza, pedagogia, psikologia, gizarte hezkuntza...)

BALORATUKO DA

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako boluntario taldeetan parte hartzea
  • Aisialdiko begirale titulua edukitzea
  • Aisialdiko zuzendari titulua edukitzea
  • Hezkuntzako titulazio ezberdinak edukitzea
  • Baloreetan hezteko titulazioak: Parte hartzea, hezkidetza, kultuartekotasuna, euskara...
  • Beste hizkuntzen ezagutza: zeinu hizkuntza, ingelera...
  • Proiektuak kudeatzeko eta koordinatzeko gaitasun
  • Aiaraldeako elkartegintzaren ezagutza
  • Aiaraldean jaio eta bizi izatea
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna

ESKAINTZEN DA

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea
  • Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera
  • 6 hilabetetarako kontratua lanaldi erdian, luzatzeko aukerarekin, kontratu mugagaberako asmoarekin
  • 20 orduko lanaldia, astelehenetik-ostiralera. Asteburu batzuetan ere lan egin daiteke
  • Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak
  • Telelana egiteko aukera
  • Hilabeteko soldata: 750 € gordin
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da

 

IZEN EMATEA

 

EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartzeko, MARTXOAREN 13a baino lehen ondorengoak bidali beharko ditu lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma
  • Aurkezpen gutuna

 

HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA

 

  • Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.
  • Hauek martxoaren 16tik martxoaren 27ra bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide