Bertsioak jotzen dituzte Leie Meie taldeko kideek, baina badituzte abesti propioak ere. Bost taldekide igoko dira Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak atondu duen oholtzara: ahotsa, bi gitarra, baxua, pianoa eta bateria.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak abiatu du asteburuko kultur eskaintza. Kontzertuez gain, tokiko produktu ekologikoekin eginiko afaria eskainiko dute (okela eta barazki hanburgesak, pizza artisauak, partekatzeko errazioak, izozki ekologikoak, etxeko postreak...).
Igor Arzuagak eskaini zuen Arrastiak Faktorian dinamikaren baitako lehen kontzertua. Aiaraldea hedabideak zuzenean emititu zuen emanaldia: