LAN ESKAINTZA

Diseinu grafiko zereginetarako lan-poltsa ireki du Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak

Azaroan hasiko da lanean langile berria. / Aiaraldea.eus

Maketatzaile eta diseinatzaile grafiko lanetan arituko den langile baten bila dabil Aiaraldea Kooperatiba Elkartea. Lanpostu hori ebazteko lanpoltsa sortuko du kooperatibak, etorkizun batean egon daitezkeen bestelako beharrei begira ere erabiltzeko. 

Azaroan hasita, 6 hilabeterako postu ordezkapena ebatziko da, %70eko lanaldian aritzeko. Interesdunek mezua bidali beharko dute lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora.

LAN-DEIALDI EBAZTEKO KRONOLOGIA:

  • Urriak 6: Lan-poltasaren irekiera.
  • Urriak 14: Lan-poltsan izena emateko (Curriculum Vitae-ak, Portfolioak eta Aurkezpen Gutunak jasotzeko) azken eguna.
  • Urriak 15-16: Jasotako eskaeren balorazioa.
  • Urriak 19-21: Elkarrizketak eta hauta-probak.
  • Urriak 23: Lan-poltsaren sorrera eta lanpostuaren ebazpena.
  • Azaroan lanean hasiko litzateke kontratatutako langilea. 

FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK:

  • Diseinatzaileak honako funtzio hauek bete beharko ditu:
  • Diseinu grafikoa: Mota anitzetako euskarrien (kartelak, lonak, eskuorriak, poltsak, pegatinak, roll-upak...) diseinua sortu eta inprentarako arte finalen prestaketa.
  • Paperezko argitalpenen zein argitalpen digitalen diseinua, maketazioa eta inprentarako arte finalen prestaketa.
  • Aldizkarien maketazioa eta arte finalen prestaketa.
  • Egunkari eta aldizkarietako diseinu berezituen sorrera eta maketa berrikuspenak.
  • Papereko iragarkien zein banner eta sare sozialetako iragarkien diseinuen sorrera.
  • Aiaraldea Kooperatibaren ildoen "branding"-a diseinatu. Marka identitatea, diseinu gidak eta aplikazioak definituz.

ESKATZEN DA: 

  • Diseinu grafikoan ikasketak.
  • Diseinatzaile grafiko lanetan esperientzia izatea.
  • Adobe Suiteko programa hauetan maila altua izatea: InDesgin CS5/6, Photoshop, Illustrator
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna. Sormenekoa, arduratsua, ordenatua eta proaktiboa izatea.
  • Norberaren lana ondo antolatu eta kudeatzeko gaitasuna eta taldean lan egiteko gaitasuna.

BALORATUKO DA:

  • Euskarako C1 hizkuntz maila izatea. 
  • Proiektuarekiko atxikimendua. 
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea. 
  • Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea. 

LAN BALDINTZAK:

  • 28 ordu astean (%70ko lanaldia).
  • Ordutegia: Goizez edo lanaldi etenean.
  • Astelehenetik-ostiralera.
  • Iraupen mugatuko ordezkapen kontratua (6 hilabeterako ordezkapena).

HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA:

Jasotako Curriculum Vitae, portfolioak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondoren, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Pertsona horiek lan-poltsaren parte izatera pasako dira. 

Hautatutako pertsona horiek elkarrizketan eta hautaproban parte hartzeko deituko dira, urriaren 19tik 21era bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide