LAN ESKAINTZA

Sukaldari lanpostua betetzeko pertsona baten bila dago Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatua

Ekonomatuko sukaldea kudeatzeaz arduratuko da langilea. / Aiaraldea.eus

AIARALDEA KOOPERATIBA ELKARTEA, Aiaraldea Ekintzen faktoriaren egoitza sozialeko sukaldariaren bila dago. Honakoak dira zereginak:

  • Garaian-garaiko produktuekin egindako menuak diseinatzea (urtaro bakoitzeko bat) 
  • Faktorian egiten diren jarduera ezberdinetan sukaldari lanak egitea (asteburuetan nagusiki)
  • Elikadura Burujabetza sustatzeko Kooperatibaren lantaldean aktiboki parte hartzea.

LAN DEIALDIA

  • Lan-deialdi hau ebazteko kronologia:
  • Martxoak 22: Lan-deialdiaren zabalpena. 
  • Apirilak 13: CV eta aurkezpen gutuna bidaltzeko azken eguna.
  • Apirilak 14-Apirilak 30 : Hautatako pertsonei elkarrizketak eta hautaproba.
  • Apirilak 30: Ebazpena.
  • Maiatzaren lehengo astean: Lan harremanaren hasiera data.

FUNTZIOAK ETA EGINBEHARREKOAK

FUNTZIOAK
Asteburuetako menuen diseinua egiteaz arduratzea. 
Ostiral, larunbat eta igandetan egiten diren jardueretan zerbitzatuko diren jakien prestaketa. 
Elikadura Burujabetzaren ildoko koordinazio batzarretan parte hartzea

EGINBEHARRAK EDO LANAK
Garaian garaiko produktuekin osatutako menuak diseinatzea eta kozinatzea (urtaro bakoitzeko menu bat).
Ekonomatuan eskaintzen diren tokikoak eta ekologikoak diren elikagaiak erabiltzea sukaldean.
Elikadura Burujabetzako lan ildoaren koordinazio bileran parte hartzea.
Asteburuetako jardueretan sukaldari lanak egitea.
Bestelako sukaldari laguntzaileen lanaren kudeaketa. Sukalde laguntzaileak izango diren pertsonak lideratzea. 

LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK

OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:
Karta baten osaeran esperientzia izatea.
Diseinatutako karta gauzatzeko abilezia izatea.
Tokiko eta garaiko produktuen ezagutza/ sustapena.
Euskara ondo menperatzea.
Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
Taldean lan egiteko gaitasuna.
Erabakiak hartzeko gaitasuna.

BALORATUKO DA

Jatetxe/taberna batean esperientzia izatea.
Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
Ikasteko jarrera izatea.
Gida-baimena eta autoa izatea. 
Lanerako malgutasuna.
Sukalde baten kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
Garaiko produktuen ezagutza.
Kooperatibako bazkide izatea eta proiektuaren balio eta helburuekin bat egitea. 
Euskaltzaletasun aktiboa.

ESKAINTZEN DA
Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
Norberak diseinatutako karta kozinatzeko aukera.
Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
Lan-baldintza onak.
10 orduko lanaldia, asteburuetan (20 orduko lanaldira luzagarria).
Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

IZEN EMATEA
EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartzeko, APIRILAREN 13a baino lehen ondorengoak bidali beharko dira ekonomatua@aiaraldea.eus helbidera:
- Curriculuma.
- Aurkezpen gutuna.
- Udaberriko garaian garaiko produktuekin osatutako menuaren diseinua.

ASTEBURUKO KARTAREN ERAKETA

Eskatzen da:
- Asteburuetarako  karta osatzea udaberri garairako, udaberriko garaian-garaiko produktuekin. 
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako ekonomatuko produktuekin gauzatzea karta (ekonomatua.eus webgunean aurkituko dituzu produktu guztiak).

Baloratuko da:
- Eskaintzaren parte handiena barazkijalea izatea. 
- Eskualdeko produktuen erabilpen handia.
- Udaberriko garaian garaiko produktuekin osatzea

HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA

Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondoren, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Horren ostetik, kozinatzeko probaldira deituko dira hautatutako pertsonak. Probaldi hauek apirilaren 13tik apirilaren 30era bitartean egingo dira

HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK

Posta elektronikoa: ekonomatua@aiaraldea.eus
Telefonoa: 94 656 85 54 / 620 68 15 06

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide