LAN ESKAINTZA

Elikadura burujabetzako ildoa denda arduradun bila dabil

Ekonomatuaren kudeaketa hartuko du bere gain langile berriak. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak elikadura burujabetza ildoko bigarren langile bat kontratatuko du jardunaldi osoz. Kontratazioa 6 hilabeterako izango da, luzatzeko aukerarekin. Kontratazio berria gaur egun martxan dagoen produktu ekologiko eta tokikoen dendako arduradun izatera bideratuko da. Interesa duen orok ekainaren 16a baino lehen bidali beharko ditu curriculuma eta aurkezpen gutuna lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora.

Funtzio nagusiak

  • Astelehenetik-ostiralera Elikadura burujabetzako ildoko dendaren (Ekonomatua) arduraduna izatea.
  • Denda irekita dagoen bitartean, bezeroak ekonomatuan atenditzea eta tabernari lanak gauzatzea.
  • Ostegun arratsaldeetan etxez etxeko zerbitzua gauzatzea.
  • Dendako produktu eskaintza definitzea eta salmentara bideratutako ekintzak gauzatzea (deskontuak, kanpainak, etab.).
  • Elikadura burujabetzaren ildoko koordinazio batzarretan parte hartzea.

Eskatzen da

  • Tokiko eta garaiko produktuen ezagutza/sustapena.
  • Euskara ondo menperatzea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Gida-baimena eta autoa izatea. 

Baloratuko da

  • Elikadura burujabetzaren munduan aritua izatea.
  • Bezeroen aurrez aurreko lan esperientzia izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Ostalaritzan kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
  • Garaiko produktuen ezagutza. 

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • 40 orduko lanaldia, astegunetako ordutegia.
  • Hilabeteko soldata: 1.500€ gordin (14 pagetan).
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

Izen ematea

Lan-deialdi honetan parte hartzeko, Ekainaren 16a baino lehen ondorengoak bidali beharko ditu lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma.
  • Aurkezpen gutuna.

Zalantzak izatekotan idatzi ekonomatua@aiaraldea.eus helbidera edo deitu 620 681 506 telefonora. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide