Lan eskaintzak

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak sukaldari bat kontratatzeko lan-deialdia zabaldu du

Faktoriako kantinako sukaldean arituko da langilea. / Argia.eus

Otsailaren 25a baino lehen bidali behar dira curriculuma eta aurkezpen gutuna, lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak sukaldari bat kontratatu nahi du hiru laurdeneko jardunaldian (astean 30 ordu). Lanpostua epe luzerakoa da. Kontratazio berria Elikadura Burujabetza ildoaren garapenean kokatzen da, Faktoriako Ekonomatuan merkaturatzen diren garaian-garaiko tokiko produktu ekologikoak kozinatu eta Faktoriako sukalde eskaintza garatzeko ardura izango du kontratatuko den pertsonak. Era berean, ekonomatuko dendari-laguntzaile ere aritu beharko da. 
 
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek otsailaren 25a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 669 83 57 87 telefono zenbakira deitu dezakete. 

Funtzio nagusiak

  • Nagusiki asteburuetan, Faktoriako sukaldaria izatea.
  • Faktoriaren jaki eskaintzaz arduratzea eta kozinatzea, garaian-garaikoak eta tokikoak zein ekologikoak diren produktuetan oinarrituta. 
  • Irizpide agroekologikoekin, kozinatutako janariaren merkaturatzeko bide berriak arakatzea eta praktikaratzea.
  • Ostiral zein larunbatetan, Faktoriako Ekonomatuan dendari-laguntzaile aritzea (txandaka).
  • Ekonomatua irekita dagoen bitartean, bezeroak ekonomatuan artatzea eta kantinan zerbitzua ematea. 
  • Elikadura burujabetzaren ildoaren dinamizazioan eta garapenean parte hartzea.
  • Kooperatibako bazkide boluntarioen koordinazioa eta dinamizazioa.

Eskatzen da

  • Sukaldaritza ezagutzak edo eta esperientzia.
  • Agroekologiaren, lehenengo sektorearen eta tokikoak, garaian-garaikoak zein ekologikoak diren produktuen ezagutza/sustapena.
  • Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea. 
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.

Baloratuko da

  • Sukaldaritza ikasketak egin izana. 
  • Burujabetzaren esparruko proiektuetan aritu izana.
  • Garaian-garaiko produktuen ezagutza. 
  • Sukaldaritza sortzailerako gaitasuna izatea.
  • Bezeroen aurrez-aurreko lan esperientzia izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Ostalaritzan kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Lanaldi partzialetik (%75eko lanalditik) lanaldi osora igarotzeko aukera.
  • Hilabeteko soldata: %75eko lanaldirako 1.125 € gordin (14 ordainsaritan), lanaldi osorako, proportzionala.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide