Lan eskaintzak

Aiaraldea Ekintzen Faktoria kultur-sorkuntza ildoko dinamizatzaile eta programatzaile bila dabil

Faktoriako kultur programazioa dinamizatzeaz arduratuko da langilea, besteak beste. / Argia.eus

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek otsailaren 25a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

Faktoriak kutur-dinamizatzaile eta programatzaile lanpostua eskaini du lanaldi erdian aritzeko martxotik aurrera. 

Pertsona horren funtzio nagusia Aiaraldean euskarazko kulturgintzaren sustapena izango da, bai eta Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa ere. Era berean, Faktoriako lan-markoen dinamizazioan laguntza ere eman beharko du kontratutako den pertsonak: besteak beste, inklusioa, euskara eta kultur-artekotasuna lantzen duten egituretan. 

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek otsailaren 25a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 669 83 57 87 telefono zenbakira deitu dezakete. 

Funtzio nagusiak

  • Kultur-sorkuntza ildo estrategikoaren dinamizazioa eta artikulazioa Aiaraldea eskualdean.
  • Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa.
  • Euskarazko kulturgintza indartzeko proiektuak eta jarduerak proposatu eta hauek dinamizatzea.
  • Faktoriaren dinamizaziorako bestelako lan-egituretan parte-hartzea: inklusioa, kultur-artekotasuna eta euskara arloetan.

Eskatzen da

  • Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
  • Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
  • Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
  • Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea. 
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.

Baloratuko da

  • Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana. 
  • Lan-esperientzia parte hartze-egituren eta pertsonen dinamizazioan. 
  • Sortzailea izatea.
  • Soinu eta argi teknikari aritzeko ezagutzak izatea. 
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Lanaldi erditik osora igarotzeko aukera, ildoaren garapenaren arabera.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Hilabeteko soldata: Lanaldi erdirako 750 € gordin (14 ordainsaritan), lanaldi osorako, proportzionala.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide