LAN ESKAINTZA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Kooperatibaren garbiketa lanetan arituko den pertsona baten bila dago

Faktoria garbitzeaz arduratuko da langile berria. / Aiaraldea.eus

Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek azaroaren 25a (ostirala) baino lehen jarri beharko dira harremanetan Kooperatibako Kudeatzailearekin, lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera zein 669 83 57 87 zenbakira idatziz edo deituz.

Faktoriaren garbiketa eta espazioa txukun egoteko ardura mimoz hartuko duen pertsona bat bilatzen dugu.

Funtzio nagusiak

  • Astero 2 ordu eta erdi hartuko duen garbiketa lineala egitea (10 ordu hilero). Garbitu beharreko espazioak hurrengoak dira: Kantina, Goiko Plaza, Beheko Plaza, Barruko Plaza eta Komunak. Eguna eta ordutegia langilearen beharretara egokitzeko aukera baloratuko da. 
  • Astero ordu bat bideratuko da behar berezia duten espazioen garbiketara: Kaleko espazio eta Espazio osagarriak, esaterako. Guztira 4 ordu hilero.
  • Programazioaren araberako garbiketa beharrak asetzea. Aurreikuspen bat osatzeari begira 1,5 ordu astean (6 ordu hilero). Ordu hauek aldakorrak izango dira antolatutako programazioaren arabera, beraz malgutasunez kudeatuko dira. 
  • Behar bereziak suertatuz gero, lan jarduna handitzeko aukera egongo da.

Espazioaren irudiak hurrengo estekan: faktoria.eus/faktoria-espazioa

Eskatzen da

  • Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean aktibo egotea.
  • Garbiketarako eta ordenerako gaitasuna edo lan-esperientzia. 
  • Ordutegi malgutasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.

Eskaintzen da

  • %15 lanaldia barne hartzen duen lan kontratua.
  • 4.125€ko soldata gordina urtean (14 pagatan banatuta). 
  • Ordutegi malgutasuna.
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Azaroak 17: Lan-deialdiaren zabalpena.
  • Azaroak 25: Hautagaitza bidaltzeko azken eguna.
  • Azaroak 30: Jasotako hautagaitzen azterketa eta ebazpena.
  • Abenduak 5: Lan Inkorporazioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide