LAN ESKAINTZA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria ikus-entzunezko langile baten bila dago

Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako langile baten bila dago Aiaraldea Ekintzen Faktoria. / Aiaraldea.eus

2023ko irailetik aurrera hasiko litzateke jardunean langile berria, %75ko lanaldiarekin eta lanaldia luzatzeko aukerarekin. 

Ikus-entzunezko langile baten bila ari da Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Langile horren egiteko nagusia izango da Aiaraldea Komunikabidearen ikus-entzunezkoak ekoiztea eta Faktoriaren gainontzeko ildoen ikus-entzunezko beharrak asetzea.

Interesa duten pertsonek abuztuaren 28a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko, interesdunek txabialvarado@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 688 84 81 52 (Txabi) telefono zenbakira deitu dezakete.

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Uztailak 31: Lan-deialdiaren zabalpena.
  • Abuztuaren 28a: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Abuztuak 28-31: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Irailak 1-6: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
  • Irailak 7-14: Lan Inkorporazioa.

Oharra: Uda garaia dela eta epeetan malgutasuna egongo da eta hautagaien disponibilitatea kontuan izango da.

Lan funtzioak

Lanerako hautatua den pertsonaren eginkizun orokorrak hurrengoak izango dira:

  • Aiaraldea Komunikabiderako bideoen grabaketa eta ekoizpena: bideo-elkarrizketak, bideo-albisteak, bideo-erreportajeak, bideo-kronikak, zuzenekooak, podcastak, etab.
  • Salmenta bidezko ikus-entzunezko zerbitzuen grabaketa eta edizioa: bideo spotak, zuzenekoak, promoziorako bideoak, etab.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktorian egiten diren ekitaldien errealizazioa. 
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriarako ikus-entzunezko piezen ekoizpena: ekitaldi jakinen bideo errealizazioa eta zuzeneko emisioak.

Eginkizun orokor horien baitan, hurrengo proiektu zehatzak egin beharko direla aurreikusten da irailetik abendura bitartean, besteak beste:

  • “Indarkeria matxistaren aurka Aiaraldea dantzan” ekimenaren grabaketa eta edizioa: Dantza bideoen grabaketa eta ekoizpena.  
  • “Multimedia eskola” proiektuan laguntza ematea (eskualdeko ikasleekin eginiko ikus-entzunezkoen grabaketa, dinamizazioa eta edizioa), 
  • Aiaraldea Komunikabidearen ikus-entzunezko egitasmo berrietan laguntza eta aholkularitza ematea. 

Eskatzen da:

  • Ikus-entzunezkoen (bideo zein audioen) grabaketan eta edizioan ezagutza eta esperientzia.
  • Ikus-entzunezko edizioari eta errealizazioari lotutako programen ezagutza: Premiere, OBS, Photoshop, After Affects eta horien baliokideak. 
  • Euskara maila egokia.

Baloratuko da:

  • Ikus-entzunezkoei lotutako formazio akademikoa.
  • Kazetaritzari lotutako formazio eta esperientzia (ikus-entzunezkoen alorrean zein idatzizko kazetaritzan).
  • Soinu eta argi teknikari ezagutzak. 
  • Gidabaimena.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren gaineko ezagutza eta atxikimendua.
  • Aiaraldean jaio eta/edo bizitzea.

Eskaintzen da:

  • %75ko lanaldi kontratua (30 ordu astean).
    Oharra: Lanaldi osoa (%100) izateko aukera dago soinu-teknikaritza edo/eta kazetaritza funtzioak betez.
  • Ordutegi malgutasuna. 
  • Bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
  • Lanaldiaren %20a telelanean egiteko aukera.
  • 21.000€ gordineko urteko soldata (lanaldi osorako).
  • Asteburuan lan egindako orduen konpentsazioa berezia.
  • Euskararen eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide