Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek martxoak 17a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 669 83 57 87 telefono zenbakira deitu dezakete.
Funtzio nagusiak
- Faktoriako sukaldaria izatea.
- Faktoriako janari eskaintzaz arduratzea, garaian-garaikoak eta tokikoak zein ekologikoak diren produktuetan oinarrituta.
- Irizpide agroekologikoekin kozinatutako janariaren merkaturatzeko bide berriak praktikaratzea, sukalde komunitarioaren proiektua garatzea.
- Catering agroekologikoen zerbitzu lerroaren analisia egitea.
- Faktoriako ekonomatuko hornitzaileei eskaerak egin eta bazkideentzako saskiak prestatzea.
- Elikadura burujabetzaren ildoaren dinamizazioan eta garapenean parte hartzea.
Eskatzen da
- Sukaldaritza ezagutzak edo eta esperientzia.
- Agroekologiaren, lehenengo sektorearen eta tokikoak, garaian-garaikoak zein ekologikoak diren produktuekiko atxikimendua, ezagutza eta sustapen nahia.
- Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea.
- Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
Baloratuko da
- Sukaldaritza ikasketak eta esperientzia izatea.
- Elikadura burujabetzaren esparruko proiektuetan aritu izana.
- Garaian-garaiko produktuen ezagutza.
- Sukaldaritza sortzailerako gaitasuna izatea.
- Bezeroen aurrez-aurreko lan esperientzia izatea.
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Ostalaritzan kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- Lanaldi erditik (%50eko lanalditik) lanaldi osora igarotzeko aukera.
- Hilabeteko soldata: %50eko lanaldirako 870 € gordin (14 ordainsari urtean), lanaldi osorako, proportzionala.
- Astelehenetik ostiralerako lan jarduna: presentzialki astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan garatzeko lana.
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.