LAN ESKAINTZA

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak erakunde-komunikazio lan poltsa ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Ekintzen Faktoria 2026ko otsailaren 5a

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak erakunde-komunikazio kazetarien lan poltsa sortuko du. 

Lan poltsa honetan interesa duten pertsonek martxoaren 6a (astelehena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).

Lan-poltsa sortzeko epeak:

  • Otsailak 4: Lan-poltsaren zabalpena.
  • Martxoak 6: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Otsailak 12-13: Jasotako hautagaitzen azterketa.

Funtzioak eta egin beharrekoak

Erakunde-komunikazio kazetariak honako funtzio hauek bete beharko ditu:

  • Aldizkari zein web edukien erredakzioa.
  • Maketazio lanak eta argazki eta bideoen tratamendua.
    Community management lanak eta herritarrenganako arreta zerbitzua.
  • Kazetarien kontsulten kudeaketa eta hedabideekin harremanen kudeaketa.
  • Prentsa oharren prestaketa eta zabalpena.
  • Prentsaurreko eta aurkezpenen antolaketa.
  • Komunikazio estrategien planifikazioa eta komunikazio planen garapena.

Bestelako kudeaketa lanak:

  • Lizitazioen azterketa eta proiektuen sorkuntza.
  • Aurrekontuen prestaketa eta fakturazioaren jarraipena.
  • Plangintzaren prestaketa eta jarraipena.


Eskatuko da

  • Kazetaritza lizentziaduna edo graduatua izatea.
  • Hizkuntzak: euskararen (C1 maila) eta gazteleraren ezagutza handia izatea.
  • Kazetaritza eta erakunde-komunikazio lanetan esperientzia izatea.
  • Diseinu editorialean ezagutza izatea (maketazioa eta argazkien tratamenduan).
  • Komunikazio gaitasunak eta planifikaziorako trebetasuna.
    Jarrera aktiboa eta ekintzailea.

Baloratuko da

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
  • Sare sozialen erabileraren gaineko formakuntza edo ezagutza.
  • Erakunde edo enpresen komunikazioan formakuntza berezitua.  
  • Euskarako C2 hizkuntz maila izatea.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.
  • Autoa eta B gida-baimena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide