Aiaraldea Ekintzen Faktoria sukaldari bila dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Ekintzen Faktoria 2026ko martxoaren 18a

Aiaraldea Ekintzen Faktorian dago kokatua lanpostua.

Lan deialdi honetan interesa duten pertsonek apirilaren 9a (osteguna) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera. 

Aiaraldea Ekintzen Faktoria sukaldari lanetan ibiliko den pertsona baten bila dago.  Kontratazio berria Elikadura Burujabetza ildoaren garapenean kokatzen da: Faktoriako Subete proiektuaren barruan tokikoak eta ekologikoak diren elikagaiekin etxera eramateko errazioak sukaldatzearen ardura izango du. Horretaz aparte, menuak kudeatu, bezero eta hornitzaileekin harremandu eta bestelako kudeaketa zeregin batzuk izango ditu.

Lan deialdi honetan interesa duten pertsonek apirilaren 9a (osteguna) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera. 

Lan deialdia ebazteko kronologia

  • Martxoak 16: Lan deialdiaren zabalpena.
  • Apirilak 9: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Martxoak 9-13: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Apirilak 14-16: Lan elkarrizketak
  • Apirilak 17: Ebazpena
  • Apirilak  27- maiatzak 3: Laneratzea 

Funtzioak eta egin beharrekoak

  • Faktoriako sukaldaria izatea.
  • Faktoriako janari eskaintzaz arduratzea, garaian-garaikoak eta tokikoak zein ekologikoak diren produktuetan oinarrituta.
  • Irizpide agroekologikoekin kozinatutako janariaren tupper eskaintza garatzea: menuak sortu, bezeroekin harremetan jarri…
  • Catering agroekologikoen zerbitzu lerroan laguntzea.
  • Faktoriako ekonomatuko hornitzaileei eskaerak egitea.
  • Elikadura Burujabetzaren ildoaren dinamizazioan eta garapenean parte hartzea.

Eskatzen da

  • Sukaldaritza ezagutzak edo/eta esperientzia.
  • Agroekologiaren, lehenengo sektorearen eta tokikoak, garaian-garaikoak zein ekologikoak diren produktuekiko atxikimendua, ezagutza eta sustapen nahia.
  • Euskara ondo menperatzea.  
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.

Baloratuko da

  • Sukaldaritza ikasketak eta esperientzia izatea.
  • Elikadura burujabetzaren esparruko proiektuetan aritu izana.
  • Garaian-garaiko produktuen ezagutza.
  • Sukaldaritza sortzailerako gaitasuna izatea.
  • Bezeroen aurrez-aurreko lan esperientzia izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Ikasteko jarrera izatea.
  • Ostalaritzan kudeaketaren esparruan eskarmentua izatea.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.

Eskaintzen da

  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
  • Astean 20 orduko lanaldia, igande, astelehen eta asteartean banatuta. Behar izatekotan asteko beste egun batzuetara mugitu daiteke.
  • Hilabeteko soldata: 900€ gordin, 14 ordainsaritan.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

Lanpostuaren inguruko zalantzarik izatekotan deitu 946 56 85 54 telefonora edo idatzi lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide