Lan poltsa honetan interesa duten pertsonek apirilaren 15a (asteazkena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira).
LAN-POLTSA SORTZEKO KRONOLOGIA
- Martxoak 31: Lan-poltsaren zabalpena.
- Apirilak 15: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
- Apirilak 16-17: Jasotako hautagaitzen azterketa.
FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK
Diseinatzaileak honako funtzio hauek bete beharko ditu:
- Irudi markak, logotipoak eta eskuliburuak diseinatzea.
- Kartel, flyer edo paperezko euskarri ezberdinen diseinu lanak egitea.
- Euskarri digitalak diseinatzea.
- Aldizkari eta argitalpen ezberdinen maketazio lanak gauzatzea.
- Publizitateari lotutako iragarkiak diseinatzea.
- Paperezko euskarrien inprentarako prestaketa.
- Bezeroekin harremana egin eta aurrekontuak sortu.
- Fakturazioaren jarraipena.
- Bestelako kudeaketa lanak.
ESKATZEN DA
- Diseinu grafikoari lotutako ikasketak.
- Hizkuntzak: euskararen (C1 maila) eta gazteleraren ezagutza handia izatea.
- Diseinu grafikoa lantzen esperientzia izatea.
- Adobe Photoshop, InDesign eta Illustrator programak menperatzea.
- Komunikazio gaitasunak eta planifikaziorako trebetasuna.
- Lan-taldean lan egiteko gaitasuna.
- Jarrera aktiboa eta ekintzailea.
- Gaitasun sortzailea.
BALORATUKO DA
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza eta proiektuarekiko atxikimendua.
- Web diseinuan ezagutza izatea.
- Motion graphics diseinuak sortzeko gaitasuna.
- Ilustratzailea izatea.
- Sare sozialen erabileraren gaineko formazioa edo ezagutza.
- Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
- Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
- Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.
- Autoa eta B gida-baimena.
LAN BALDINTZAK
- Jardunaldi osoa: 40 ordu astean, 8 ordu egunean
- Soldata gordina: 1.802,64€ (14 lansari)