Lan funtzioak
Haur eta gazteekin esku hartzeak Laudioko eta Aiarako Gaztelekuetan.
Lana egutegiaren arabera izango da. Laudioko kasuan ostegunetik igandera irekitzen da eta Aiarakoa ostiral eta larunbatetatan. Beste kide batzuk daudenez ez da egunero lan egiten.
Eskatzen da
- Aisialdiko begirale titulua edo aisialdiko zuzendari titulua.
- Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutza maila altua.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Sexu deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria.
Baloratzen dugu
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako proiekturen batean boluntario moduan parte hartu izana.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuaren ezagutza / proiektuarekiko atxikimendua.
- Hezkuntzako goi mailako titulazio ezberdinak edukitzea.
- Euskarazko C1 ziurtagiria.
- Baloreetan hezteko titulazio ezberdinak: parte-hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, etab.
- Beste hizkuntzen ezagutza: zeinu hizkuntza, ingelesa, etab.
- Aiaraldea eskualdeko elkartegintzaren ezagutza.
- Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
- Behar bereziak dituzten haurrekin lan egindako esperientzia edo ikasketak.
Eskaintzen da
- Kontratu bidezko lana, gizarte segurantzan altan emanda eta dagokion hitzarmena aplikatuz.
- Eskualdean urtean zehar dauden hezkuntza ildoko proiektuetan parte hartzea.
- Lan aukerak Aiaraldea Eskualdeko Gaztelekuetan.
Interesatuta bazaude, bidali curriculuma, aurkezpen gutuna eta sexu-deliturik egin ez izana egiaztatzen duen agiria lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.
Lan eskaintzaren kronologia
- Irailak 4: Lan eskaintzaren zabalpena.
- Irailak 15: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
- Irailak 16-18: Lan elkarrizketak eta hautafroga
- Irailak 21: Jasotako hautagaitzen azterketa.
- Urriak 1: Laneratzea
Zalantzak argitzeko deitu 693 85 53 12 (Aritz) telefonora edo idatziguzu emailez lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.