Iturria: Aiaraldea Egunkariaren baitan 2016ko abenduaren 15ean argitaratutako Gabonetako Gehigarria.
SALOA ROJO HERREROk (Arrigorriaga, 1984) eta IKER LANDETA VALLESek (Laudio, 1978) arantza gabeko arrain salmenta dute ogibide.
Arantzarik gabeko arrainik ba al da?
Bai. Hori da gure oinarria, eta beste arraindegietatik bereizten gaituena, lan egiteko modua. Ama jubilatu zenean erabaki nuen hartzea arraindegia, baina 20 urte daramatzat mundu honetan lanean.
Zer egin behar da arraina goxo prestatzeko?
Arrain bakoitza prestatzeko erarik onena esatea gustatzen zaigu., errezeta. Baina sukaldatzeko moduez galdetzeko aukera ere badago gurean. Bezeoek gertutasuna sentitu behar dute.
Abasto azokan duzue zuen txokoa. Denda txikietatik bizitzea posible al da?
Jendea herriko denda txikietan erostera ohitu behar da, dirua ezaguna den pertsona bati ematea da onena, ez ezagutzen ez duzunari. Gure kasuan, bi langileak gara euskaldunak eta gurasoak izanda, badakigu erosketak egitea gaur egun arazo bat dela. Horregatik, erraztasun guztiak ematen saiatzen gara: etxez etxeko banaketa, hutsean enbasatzea... Denda txikiak modernizatu behar dira. Guk whatsapp eta Facebookeko “Toñi arraindegia” kontutik jasotzen ditugu eskaerak baita. Gabonetako prezioak ez ditugu guk jartzen, merkatuak baizik. Arrain asko dago prezio onean, ez duzue zertan diru asko gastatu behar.