Arcos de Quejanako sukaldari burua zara. Noiztik?
Duela hiru hilabetetik. 29 urte ditut, baina ostalaritza ikasketak Artxandan egin eta gero Azurmendi jatetxean aritu nintzen. Enekorekin 4-5 urte eman nituen, jatetxeko sukaldari buru izendatu ninduen arte. Sukalde mota aldatzea erabaki nuen halako batean, Erribera Merkatuko lokalean sukaldari buru eta zuzendari izan naiz orain arte. Sukaldeari mugimendua ematea da nire helburua, baina burua galdu gabe. Sortzen dugun gastronomiak inguruarekin lotura izan behar du.
Gastronomiak inguruarekin lotura izan behar duela diozu. Zergatik?
Garaiko produktu onak bilatu behar dira. Kexaan brasa da jendeak nahi duena, eta jaki naturalak, bertakoak.
Sukaldari on baten sekretua konstantzia da, eta janariaren maitale izatea. Esperimentatzea da gakoa, berritzea. Garaiak, bezeroaren gustuak eta espektatibak aldatu egiten dira.
Baloreak galdu gabe sukaldaritza berritzea da, hortaz, erronka.
Hori da. Gure kasuan ingurua da iparra. Putxerak eta brasak bereizten gaitu, baina gauza guztiei ukitu berezia ematen saiatzen gara. sak bereizten gaitu, baina gauza guztiei ukitu berezia ematen saiatzen gara