Larunbat honetan (otsailak 6) Prekarietatea desmuntatzeari ekiteko jardunaldiak antolatuko ditugu Amurrioko Gaztetxean! Goiz eta arratsaldeko planteamendua izango da, lau bloketan banatutakoa: Generoa, Lana, Etxebizitza eta Hezkuntza.
Helburua lau alor horietan prekarietateak jokatzen duen paperaz eztabaidatu eta danon artean ondorioak ateratzea izango da. Horretarako Aiaraldeko ahalik eta jende gehienaren parte hartzea behar da.
Animatu bada, jardunaldietan parte hartzera. Zure hitza ere garrantzitsua baita! Eta lagundu mezua zabaltzen, zure kontaktuei helaraziaz!