Hezkuntza Plataformen Topaguneak deituta, LOMCEri ezetz esateko eta hezkuntza eredu propioaren alde egiteko mobilizazio eguna izango da azaroaren 28a. Hainbat eragilek bat egin du mobilizazio hauekin eta beraien atxikimendua, norbanakoekin batera, HPTko blogean adierazten ari dira. Besteak beste, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek, Ikastolen Elkarteak, Ikasle Abertzaleek, Hik Hasik, Urtxintxak eta Sortzen-ek bat egindute ekimenarekin
AUTOBUSA
Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataformak Gasteizen deitu den kalejirara joateko autobusa antolatu du, izen ematea eskualdeko ikastetxeetan bideratu ahal izango da azaroaren 26a arte: Aretako Fabian Legorburu eskolan, Laudioko Ikastolan eta Institutuan, Amurrioko Zaraobe Institutuan, Aresketa Ikastolan eta Zabaleko eskolan eta Aiarako Etxaurren Ikastolan. Bidaiaren prezioa 6 eurokoa izango da helduentzat eta 4 eurokoa ikasleentzat.
Autobusa 15:20an abiatuko da Aretatik, eta Laudion, Institutu aurrean, 15:25ean, Luiaondon, Agirrerenean, 15:30ean eta Amurrion, eliza ondoko bus geltokian, izango ditu geldialdiak. Gasteizetik bueltan 19:30ean abiatuko da.
Aiaraldeko ikastetxeak Probintzia plazatik, Foru Aldundiaren aurretik, abiatuko den zutabean elkartuko gara 17:;00etan eta bertotik Foru Plazaraino joango gara kalejiran. Berton, 17:30etik aurrera, argazki erraldoia eta amaierako ekitaldia izango dira.
HITZALDIAK AMURRIO ETA URDUÑAN
Astelehenean, azaroaren 23an, hitzaldiak deitu ditu Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak Amurrion eta Urduñan. Amurrioko kultur etxean, 18:00etan, “LOMCEren aurrean gure hezkuntza eraiki” titulupean eta Urduñako eskolan, herri osora irekia eta haurtzaindegi zebitzuaz, 17:30ean, berton 2014/2015 ikasturte amaieran Santutxuko eskolatan 3. Mailako probei plantoa garatu zuten guraso batek parte hartuko duelarik.
AZAROAREN 26AN MANIFESTAZIOA AMURRION
Ikasle Abertzaleak erakundeak azkenik ikasleen eskualde mailako manifestazioa deitu du ostegunerako, azaroaren 26rako, 12:00etan Amurrioko plazan. Laudiotik hurbiltzeko hitzordua 11:32ean jarri dute tren geltokian.