Aiaraldean Gure Hezkuntza Plataformak eskualdeko kalejira deitu du biharko. Mobilizazioa Laudioko Herriko Plazan abiatuko dute 18:00etan "Inposaketei ez! Guk, orain, hemen gure hezkuntza eraiki!" lemapean.
Pasa den astean ere elkarretaratzeak egin zituzten ikastetxetan. Irudian Aretako ikastetxean eta Laudioko Lanbide Heziketako Ikastetxean egindakoak ikus daitezke.