Plataformaren aukezpen bilerak burutzen ari gara eskualdeko ikastetxeetan

 

Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataforma eskualdeko ikastetxe ezberdinetako gurasoei LOMCE legearen aplikapenak aurki beraien seme-alabengan eragingo dituen ondorio eta aldaketei buruzko informazioa luzatzeko eta plataforma bera aurkezteko hitzaldiak burutzen ari da.

 

Laudioko Latiorro eskolan eta Aiarako Etxaurren Ikastolako gurasoekin burutu dira lehengo asteetan lehen saioak eta gaurkoan, maiatzak 26, Amurrioko Zabaleko eskolan burutu da aurkezpena.

 

LOMCErik gabeko herriak

 

Hezkuntza Plataformen Topaguneak, Euskal Herriko herri eta eskualde ezberdinetan martxan diren LOMCEren aurkako plataformatako bilguneak, LOMCErik gabeko herriak dinamika jarri du abian. Ekimenaren lehen urratsak aurkeztu ditu Aiaraldeko plataforma bileratan.

 

Ekimen honen bidez ikastetxeetan LOMCEren aurrean gelaz gela guraso eta irakasleriaren erantzuna aktibatzeko proposamena egiten da, “LOMCErik gabeko gela” adoste aldera eta ondoren,  Hezkuntza komunitate osoari “LOMCErik gabeko ikastetxea” izendapena proposatzeko urratsak eman daitezen.

 

Sinadura bilketa erabiliko da norbanakoek hartuko dituzten konpromisoen testigantzarako eta aldi berean plataformak eskualdeko udalbatzei LOMCErik gabeko herria izendapena proposatuko duen mozioa ere luzatuko die.

 

Hurrengo aurkezpenak

 

Amurrioko Zaraobe Insitutituan bihar, hilak 27an, asteartea, 18:00etan burutuko dute guraso eta irakasleriari zuzendutako aurkezpena eta Laudio Ikastolan ekainaren 5ean, 17:00etan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide