Zuri esnatu da gaur Aiaraldea, elurra mara-mara egin baitu gauean. Eguraldiak guztiz baldintzatu du eskualdeko egunerokotasuna, baina irudi ikusgarriak utzi ditu baita.
Batzuek, Sendoa Aldekoa bezala, skiak hartu dituzte elurra baliatuta:
Modesto Andak Aretan grabatu du bere goizeko ibilaldia:
Jabi Asurmendik jakinarazi du Arakaldon trineo lasterketak egin dituztela goizean:
Argazki-galeria hau eguneratzen joango gara egunak aurrera egin ahala.
Argazkiak: Jebi Vales, Unai Llano, Fontso Larrazabal, Beñat Mendiguren, Uztai Largatxa, Gartzen Garaio eta Izar Mendiguren.